AHOZ-AHO: Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia 2023. Hirugarren urtez jarraian, Oñatiko liburutegiak nazioarteko kontalarien jaialdi honetan parte hartuko du. Saio berezi bat osatu dute Céline Ripollek eta Dorleta Kortazarrek aurtengo AHOZ-AHO Jaialdirako. Polinesiako kondaira, mito eta ipuinak izango dira protagonista lurralde magiko hau gehiago ezagutzeko.6 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketa, gaztelaniaz-euskaraz. Izena eman behar da aurrez, liburutegian, 27tik aurrera.