Oñatiko Emakumion Kontseilua taldea eratuko da bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ots. 15a, 18:26

Herriko bi emakume goizean plazan.

Kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko ordenantza behin betiko izaeraz onartuta dago eta orain hurrengo urratsa egingo dute: asanblada konstitutiboan taldea era formalean eratzea. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da ekitaldia bihar, 17:30ean. Kontseiluan parte hartu nahi duen ororentzat dago irekita kide izateko aukera.

2022ko urriaren 27ko osoko bilkurak behin behineko onarpena eman zion Oñatiko Emakumion kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko testuari. Alegazioak aurkezteko epea igarota, ez da halakorik jaso, eta behin betiko izaeraz onartuta geratu da. 2023ko urtarrilaren 17an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean behin betiko izaeraz Oñatiko emakumion kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko ordenantza.

Egituraren formalizazio prozesuaren hurrengo urratsa, asanblada konstitutiboan taldea era formalean eratzea izango da. Bihar, otsailak 16, eguena, izango da asanblada hori, 17:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 

Kontseiluan parte hartu nahi duen ororentzat dago irekita kide izateko aukera. Interesa izanez gero edo informazio gehiago behar izanez gero, berdintasun teknikariarekin jar daiteke harremanetan bide hauetako bat erabilita: berdintasuna@onati.eus edo 943 78 04 11.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak