Gas ihesa gertatu da Martzelino Zelaia kalean

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko ots. 13a, 11:51

Gas-hodia zulatu dute gaur goizean, Martzelino Zelaia kalean egiten ari diren obretan. Udaltzainak, suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira, eta lekukoek azaldu dutenez, hasiera batean inguruko dendak itxi eta bizilagun batzuk etxetik atera dituzte.

Hala ere, Oñatiko Udaltzaingotik argitu dute une honetan etxean daudela bizilagunak eta leihoak irekita izateko eskatu dietela, bizitokia aireztatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak