Hotz Oñatik mantak eta neguko arropak batuko ditu Turkiako eta Siriako herritarrendako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ots. 12a, 13:07

Argazkia: DYA Bizkaia.

Kiroldegian jasoko dute materiala otsailaren 13tik, astelehena, 18ra, zapatua. Bi herrialde horietan izandako lurrikarak kaltetutako herritarrendako izango da laguntza.

Hotz Oñatik neguko mantak eta arropak batuko ditu otsailaren 13tik 18ra bitartean, Oñatiko kiroldegian. Sirian eta Turkian izandako lurrikarak kaltetu dituen herritarrendako laguntza izango da. Mantak eta neguko arropa jasoko dute, eta DYA Bilbo egiten dabilen bilketara batuko dira modu horretan. Hain zuzen, DYA Bilbo erakundearen bitartez eramango dute materiala Siriara eta Turkiara.

Kiroldegian jasoko duten materiala:

  • Mantak
  • Lozakuak
  • Txamarrak
  • Txanoak eta eskularruak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak