Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses oñatiarrak irabazi zuten V. Bizkaia Torneoa, Amaia Aldai eta Nora Mendizabali 22-21 irabazi eta gero. Bizkaiko pilotalekuan jokatu zen finala, eta Oses-Arrizabalaga bikoteak pronostikoak hautsi zituen, izan ere, aurreko ligaxkan partidurik galdu ez zuten Aldai eta Mendizabal bikoteari irabazi zioten.
Hirugarren eta laugarren posturako partidan, Madalen Etxegarai oñatiarrak bere bikotea zen Gaminderekin batera, hirugarren postua eskuratu zuten Garai-Capellan bikoteari 22 eta 13 irabazi ondoren.