Inauterietan atera dituen mozorroen erakusketa zabalduko du Txantxiku Ikastolak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ots. 10a, 13:28

Joaldunen burukoak (Argazkia: wikimedia commons).

55. urteurrenaren harira, Txantxiku Ikastolak urteetan zehar inauterietan atera dituen mozorroen argazkiekin osatutako erakusketa bat prestatu du. Astelehenean, hilak 13, zabalduko dute eta aste barruan ikus ahal izango da. 

Erakusketa Bigarren Hezkuntzako eraikin eraberrituan egongo da ikusgai. Otsailaren 13tik 18ra bitartean ikus ahal izango da, egunero, 16:45etik 18:00etara. Otsailaren 23an eta 24an, eguena eta egubakoitza, ere irekiko dute, ordutegi barruan.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak