Berezaorako asfaltatze lanek eragina izango dute zirkulazioan gaur eta bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ots. 10a, 11:44

Berezao auzora doan bidegurutzea.

Txandaka emango diete paso gaur ibilgailueei eta noizbehinkako mozketa txikiak gerta daitezke. Bihar, zapatuan, industriagune aldera San Martin auzotik joan beharko dira ibilgailuak, eta Eroskira, Arantzazuko Ama kaletik.

Asfaltatu egingo dute Arantzazuko Ama kaletik Berezao aldera doan errepide zati bat asteburu honetan, eta horrek eragina izango du zirkulazioan. Gaur, egubakoitza, fresatze lanak egingo dituzte eta ibilgailuak ohiko moduan pasa ahal izango badira ere, txandaka emango dute pasoa eta baliteke, tarteka eta denbora laburrez, errepidea itxi egin behar izatea.

Bihar, zapatuan, erabat itxiko da, zirkulaziorako, beheko planoan gorriz adierazita dagoen errepide zatia. Berezao industrigunerako eta autokarabana gordelekurako sarbidea San Martin auzotik izango da. Eroskirako sarbidea, berriz, Arantzazuko Ama kaletik. Azkoagainera oinez joateko, Arantzazuko Ama kaleko aldapan gora doan eskumako espaloia egongo da erabilgarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak