Urrezko aizkorako finalerdiak jokatuko dituzte Oñatin domekan

Xabier Urtzelai 2023ko ots. 10a, 22:00

Aizkorlariak Oñatin, plazan 2020an egindako saioan.

Herri kirolak izango dira domeka eguerdian Oñatiko plazan – eguraldi txarra bada, Zubikoara eramango dute hitzordua–. Baina ez da erakustaldi hutsa izango, hainbat txapelketatako kanporaketak egongo dira-eta jokoan Foruen plazan.

Hasteko, hitzordu nagusia Urrezko Aizkorakoa izango da, txapelketa horretako finalerdia Oñatin erabakiko da eta. Guztira, hiru bikote izango dira zein baino zein gehiago eta aizkorako sei modalitate ezberdinetan jardungo dute.

Harri-jasotzaileak ere bai

Aizkolarien saioaren ondoren etorriko dira harri-jasotzaileak. Eta hor, harri-jasotzaile azkarren arteko lehia izango da, Telleriak eta Olaizolak hiru harri ezberdinekin jardungo dute-eta, finalerako txartel bila. Eta saioa borobiltzeko, emakumezko harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute. Saioa 12:00etan hasiko dute eta sarrera doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak