Trantsizio energetikoaz berba egingo du bihar Iñigo Ansolak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ots. 8a, 14:14

Iñigo Ansola.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansola dator bihar Oñatira bertako EAJ-k gonbidatuta. Energia-trantsizioa Euskadin nola gertatzen ari den azalduko du; energia-komunitateetan jarriko du arreta, bereziki. Santa Anan izango da hitzaldia, 19:00etan.

Iñigo Ansola Kereaga, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia, etorriko da bihar, eguena, Oñatira trantsizio energetikoaz berba egitera. Oñatiko EAJ alderdiak antolatutako hitzaldia izango da, azken hilabeteetan antolatzen ari den hitzaldi zikloari segida emanez.

Euskadin energia-trantsizioa nola gertatzen ari den azalduko die Ansolak hitzaldira joango diren herritarrei, eta antolatzaileak aurreratu duenez, "bereziki energia-komunitateetan jarriko du fokoa".

Solasaldia eguenean da, otsailak 9, 19:00etan, Santa Ana antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak