Hitzaldia izango da otsailaren 8an, kultura etxean, adimen gaitasun handiko haurrei buruz. Adimen gaitasun handia garaiz identifikatzeak geroko esku-hartzeetan duen garrantziaz egingo dute berba, besteak beste.
Detekzioa egin ez edo detektatu baina umea horien beharretara ez egokitzeak kalteak eragin ditzake umearen osasunean, jokabideetan eta garapenean, eta hizpide izango dute hori, antolatzaileek aurreratu dutenez. Urgain eskolako Guraso Elkar- teak antolatuta, Amaia Agiriano izango da hizlaria eta gurasoei, irakasleei eta haurren inguruan diharduen edonori zuzendutako hitzaldi irekia da.
Hitzaldia kultura etxean da, eguaztenean, 18:00etan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.