Oñatiko EH Bilduk jakin arazi duen moduan, gaurkotasunezko eta etorkizunezko gaiak izango dituzte hizpide biharko solasaldian: "Ukrainara tankeak bidaltzeko asmoaz, Espainiako Estatuak lurraldetasunarekin lotuta duen konpondu gabeko arazoaz, trantsizio energetikoaz edo hezkuntza legeaz...". Egoera politiko orokorraz arituko bada ere, ezinbestean hizketagai izango dute maiatzean abiatuko den ziklo elektorala. Hala, "ziklo horren garrantziaz eta ezker independentistak ekiten dion aurreikuspenez" ere arituko da Otegi.
Solasaldia zinema aretoan izango da martitzenean, otsailak 7, 18:30ean.