Kasablankako eta Goribarko argazki liburua atera dute

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko otsailaren 3a

Goribar-Kasablanka. XX. mendeko bizitza argazkitan izeneko argazki liburua atera dute auzo bietako bizilagunen artean, eta gaur, egubakoitza, kaleratuko dute.

Kultura etxean egingo dute aurkezpena, 18:30ean. Oraingo eta garai bateko etxebizitzak, lantegiak zein txokoak agertzen diren ehunka argazki datoz liburuan, azpian azalpen labur bat dutela. Liburuarekin koaderno txiki bat dator, argazkietan agertzen diren auzotarren izen-abizenekin.

Gaurko aurkezpenean erosi ahal izango da liburua. Bihartik aurrera, Txokolateixan eta Turismo Bulegoan egongo da salgai, 20 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak