Adinekoen eguneko arreta zerbitzuaren esleipena, martxan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ots. 1a, 11:56

Pertsona bat Unibertsitate etorbidean.

Zerbitzu horren bidez, Gizarte Zerbitzuen alorretik, Oñatiko Udalak arreta emango die mendekotasun arriskuan edo mendekotasun arin egoeran dauden adinekoei, aldi batean edo modu iraunkorrean.

Martxan da adinekoentzako eguneko arreta zerbitzua abia- razteko esleipen prozesua; otsai- laren 6an bukatuko da proposamenak aurkezteko epea. Horren bidez, Gizarte Zerbitzuen alo- rretik, Oñatiko Udalak arreta emango die mendekotasun arris- kuan edo mendekotasun arin egoeran dauden adinekoei, aldi batean edo modu iraunkorrean. Gaitasun kognitiboak, fisikoak, emozionalak... lantzeko espazio bat izango da, mendekotasuna ekidin edo haren garapena moteldu, pertsona aktibo mantendu eta autonomiari eusteari begira. "Proiektu horrek, gainera, sozializatzeko eta bakardade egoeretan eragiteko espazio bat gura du izan. Hala, Udal Gobernuak dituen beste helburu estrategiko batzuekin egiten du bat", dio Izaro Elorza alkateak.

Bi urteko iraupena izango du kontratuak (37.861,69 eurokoa BEZ barik), beste bi urtez luzatzeko aukerarekin -urtebeteko luzapenak lirateke-. Pake Lekun eta Lagun Lekun espazioan kokatuko da zerbitzua, eskatzaileen araberako ordu banaketarekin. Zerbitzua, baina, erretiratuen elkarteko kide ez direnek ere erabili ahal izango dute.

Zerbitzuan bideratuko diren dinamiken inguruan, hauxe argitu du Susana Altunak, Ongizate batzordeburuak: "Adibidez, familien beharrei arreta emateaz aparte, horiei gura moduan heltzea ahalbidetuko duten dinamikak aztertuko dira, familien gaitasunak eta indarguneak oinarri, eurak ere eragile aktibo izan daitezen". Eta gaineratu du: "Unean uneko beharretara eta egoeretara egokitu beharra luke adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuak. Ez du arreta soil bat eskaintzera mugatu behar. Hortik harago egin behar luke. Horrek bermatuko ditu zerbitzuaren arrakasta eta eragina".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak