Oñabike Aloña Mendiko neskak Euskal Ligara igo dira

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 29a, 17:29

Ligan egindako lan onari esker Aloña Mendiko kadete eta gazte mailako eskubaloi taldeek irabazita zeukaten datorren urtean Euskal Ligan jokatzeko txartela. Baina hori borobiltzea falta zen, izan ere, asteburuan gazte mailako taldeak etxean jokatu du promozio fasea. Eta, Aloña Mendiko neskek ez dute huts egin, hiru partidutatik bi irabazita, denboraldi amaierara arte Euskal Liga jokatuko dute.

Jakinekoa zen Aloña Mendiko eskubaloiko gazte mailako kadete eta gazteek Euskal Ligan jokatuko dutela datorren urtean. Baina, aurtengoa borobiltzea falta zen, izan ere, denboraldi amaierara arte Euskal Ligan jokatu nahi zuten bi talde horiek. Horretarako promozio fase bana gainditu behar zuten, kadeteek joan den astean jokatu zuten fase hori –Berangon– eta lehenengo sailkatu ziren, eta oraingo asteburuan gazte mailakoen txanda izan da, Oñabike Aloña Mendiren txanda. Eta horiek ere lortu dute helburua.

Oñatiarrek gotorleku bilakatu dute Zubikoa. Harmailak jendez beteta, egubakoitzean berdindu egin zuten Berango Urdulizen kontra (25-25), zapatuan Errotaberri mendean hartu zuten (22-29), eta gaurko partidu erabakigarrian ez dute hutsik egin, horrenbeste zaleren aurrean jokatzearen urduritasuna menperatu eta Mikel Agirreren taldeak ondo irabazi dio San Adrian taldeari (34-18). Gaurko partiduaren laburpena astelehenean, Harmailatik saioan (21:30). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak