Oñatiko Haritza liburudendan 30.000 euroko saria eman dute loterian

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 28a, 12:43
Haritza liburudendako Eli Correas, zenbaki sarituarekin.

Egunotako eguraldi grisari kolorea eman diote Oñatiko Haritza libururendan. Bai behintzat, osteguneko loteria nazionaleko zozketan 30.000 euro irabazi zituen oñatiarrarendako: "Goizeko 08:00etarako deika neukan, eskerrak emateko", adierazi du argazkiko Eli Correasek.

Ez da Haritza libururendak banatu duen loteriako sari potoloena –2020an 726.000 eurotako saria banatu zuten– baina egueneko zozketako 30.000 euro oñatiar baten poltsikora joan dira: "Gure bezeroa da eta atzo 08:00etarako deika neukan, eskerrak emateko. Gu ere asko poztu gara. 09:00etan etorri zitzaigun dendara, loteriako zenbakia ze polita zen esanez. Izan ere, beti eskatzen du boletoak amaiera berbera izatea, 93 zenbakia, alegia", adierazi dio GOIENAri Haritza liburu dendako Eli Correasek.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak