Taberna zerbitzua bakarrik izango du Eltziak astelehenetik

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 27a, 17:21
Eltzia taberna.

Gehienezko epea domekan amaitzen zaie egungo arduradunei; aurreikusten da martxorako martxan egotea lizitazio prozesu berria.

Domekan amaitzen zaie gehienezko epea Eltzia taberna duten arduradunei, baina ez dute taberna itxiko. Datozen asteetan ere zabalik egongo da, baina zerbitzu murritzagoa eskainiz; ez du orain arteko sukalde zerbitzurik izango, esaterako. Udalak bideragarritasun-txostena du eskatuta plegua eguneratzeko, eta asmoa da datorren martxoan jartzea martxan esleipen-prozesua.

Tommaso Galatiri eta beste lau laguni esleitu zitzaien Eltzia tabernako ustiapena lau urterako. Eta bete da epea. "Pozik gaude etapa honetan bizitakoarekin. Eltziako erabiltzaileendako bakarrik izan barik, auzoko edo herriko taberna bat izatea lortu dugula uste dut; hori ikusi dugu bezeroen artean, eta pozgarria izan da guretako. Horrez gain, lana ere sortu dugu", dio Galatik. Domekatik aurrera ere haiek eskainiko dute taberna zerbitzua. Egubakoitz gauean eta zapatu iluntzean DJak eta pintxo bereziak egongo direla ere aurreratu du.

Ordutegi berria

Hauxe da Eltzia tabernak izango duen ordutegi berria:

  • Astelehena: itxita
  • Martitzena: 18:00-22:00
  • Eguaztena: 11:00-14:00/18:00-22:00 
    • Pintxo-potea: 19:00-21:00
  • Eguena: 18:00-22:00
  • Egubakoitza: 11:00-14:00/18:00-22:00
  • Zapatua: 11:00-15:00 (Pintxoak eta errazioak egongo dira) /18:00-22:00
  • Igandea: 11:00-15:00 (Pintxoak eta errazioak egongo dira) /18:00-22:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak