Eskola magistral saioak egingo dituzte kiroldegian

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 27a, 12:00
2019ko zunba eguna. Argazkia: Goiena

Zumba, fitbike, aeropilates eta luzaketa eta erlaxazio master class saioak emango dituzte kiroldegian hurrengo asteetan.

Bihar hasiko dira, zumba saioarekin, 09:30etik 10:45era bitartean. Saioan parte hartu nahi duenak kiroldegian bertan edo 943 71 63 75 telefono zenbakira deituta eman dezake izena; plazak mugatuak dira.

Otsailean eta martxoan ere izango da non aukeratu. Otsailaren 11n, zapatua, fitbike saioa izango da, 09:30etik 11:00ak arte. Hurrengo ostiralean, berriz, otsailaren 17an, luzaketa eta erlaxazio eskola magistrala egingo dute, arratsaldez, 17:00etatik 18:30era. Azkenik, martxoaren 24an, ostirala, aeropilatesarekin emango zaie amaiera master class saioei: 17:00etatik 18:30ak arte. Izena ematea goian aipatutako tokietan egin beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak