1.028 bazkide batu ditu aurten Aloña Mendiren mendi sailak

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 27a, 11:00
Mendi sailekoak, urtarrilean egindako irteeran. Argazkia: Aloña Mendiren Mendi Saila

Beste urte batez, mila bazkideko zifra gainditu du Aloña Mendiko mendi sailak; egin dute urteko lehen irteera

Aloña Mendiko mendi sailak indartsu eta osasuntsu jarraitzen du, beste urte batez; aurten, 1.028 bazkide izango ditu. Era berean 1.018 pertsona federatu dira mendian Aloña Mendiren bitartez. Horietatik 224 izan dira BTT aukeratu dutenak eta eskian, berriz, 211 izan dira. Azaroan eman zitzaion hasiera kanpainari eta hil bereko 20ra bitartean egin behar izan ziren eskariak.

Urte berrirako planen berri ere eman dute mendi sailetik. Hilabetero mendi irteera bat egingo dute, abuztuan izan ezik. Lehena joan den urtarrilaren
15ean egin zuten. Beasain-Usur
be-Mandubia-Kiskitza-Itsaso itzulia osatu zuten; ondoren, Itsason bazkaldu zuten.

Aurten, gainera, laguntzaile talde berri bat ere sortzen ari dira; lau emakume ari dira horretan, datorren azaroan mendi hamabostaldia egiteko asmoarekin.

Eski zeharkaldia

Mendi irteerak eta antolatzen ari diren mendi hamabostaldia ez dira izango, ordea, aurten egingo dituzten ekintza bakarrak. Hain zuzen, datorren asteburuan, otsailaren 3tik 5era, eski zeharkaldia egingo dute.

Otsailaren 3an, arratsaldeko seietan, Oñatitik Salardura aterako dira. Hurrengo egunean,
Bonaigua-Sabordeo aterpea-Coth
der Lac Glacat-Pic d'Amitges-Saboredo ibilbidea osatuko dute. Igandean, berriz, Saboredo aterpea-Port de Ratera-Tuc de Ratera-Pic de Crabes-Estany Munyidera-Port de Ratea-Bonaigua bidea egingo dute, eta ondoren, etxera itzuliko dira. Piolet, kranpoi, kutxilla, ARVA, pala eta sonda beharrezkoak direla esan dute mendi sailetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak