Euskal Ligan arituko dira, hamabi urteren ostean

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 27a, 10:00

Aloña Mendiko eskubaloiko nesken gazte mailako taldea. Argazkia: Aloña Mendi

Aloña Mendiko eskubaloiko kadete eta gazte mailetako taldeek datorren urtean Euskal Ligan jokatuko dute; aurten ere heldu dira maila horretako promozioak lehiatzera: kadeteek irabazi egin dute eta gazteek asteburuan dituzte partiduak

Aloña Mendiko eskubaloiko kadete eta gazte mailetako nesken taldeek datorren urtean Euskal Ligan jokatzea lortu dute aurten. Gipuzkoako ligan, kategoria bi horietan, puntu gehien lortu edo postu onenean gelditu den elkartea da Aloña Mendi, eta talde biak pasa dira datorren urtean Euskal Liga jokatzeko mailara. Duela hamabi urte jaitsi zen maila horretatik maila probintzialera Aloña Mendi. Seniotaldeko neskak Euskal Ligan ari dira aurten jokatzen, eta, denboraldiaren amaierara arte mailari eusten badiote, eskubaloiko nesken hiru kategoriatako talde bana izango da lehian hurrengo urtean Euskal Ligan.

Kadete kategoriako taldea

Aurten, promozio fasean biak

Horrez gain, baina, aurten ere Euskal Ligako promozio fasea jokatzeko puntura heldu dira kadeteen zein gazteen taldeak. Kadeteek joan den asteburuan
jokatu zuten, Berangon, eta lehe
nengo sailkatu ziren. "Sekulako partiduak jokatu zituen taldeak. Urdanetaren eta Urdulizen kontrakoa ikusi genituen eta beldurra sartu zitzaigun Urdanetaren jokoa ikusita. Irabazten saiatuko ginela buruan genuela jokatu genuen gero talde horren kontra, eta defentsan sekulako lana eginda, bi golengatik irabaztea lortu genuen. Eta berdin Bergararen kontra jokatutakoan ere; defentsan ondo aritzeak eman zigun garaipena", dio taldeko entrenatzaileetako batek, Alazne Elkorobarrutiak. "Hirugarren urtea da talde honekin entrenatzen naizena eta pozak zoratzen gaude
denok lortutakoarekin. Handia
da lortutakoa, eta ondo jokatu dugu", gaineratu du.

Gazte mailakoek, asteburuan

Gazte mailako taldeak asteburu honetan du promozio fasea. Egubakoitzetik domekara bitartean jokatuko dira partiduak, Zubikoa kiroldegian, eta hiru talde bizkaitar garaitu beharko ditu Aloña Mendik: Ermuko Errotaberri, Urduliz eta Bilboko San Adrian. "Bigarren faserako sailkatzeko hiru partiduak irabazi behar ditugu. Ez da erraza izango, baina saiatuko gara", dio entrenatzaileetako batek, Mikel Agirrek.

Talde horretan ere ondo ezagutzen dute elkar entrenatzaileak eta jokalariek. Kadete mailako talde bera da. Espainiako txapelketa jokatzera heldu ziren
kategoria hartan, pandemia
garaian.

Asteburuko promozioa Zubikoan jokatuko da. Gaur, egubakoitza, 17:00etan jokatuko du Aloña Mendik Berango Urdulizen kontra. Zapatuan Errotaberri gainditu beharko du, 18:00etan, eta domekan, 11:45ean, San Adrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak