Emakumeen Etxeak izan ditzakeen aukerak partekatu zituzten zapatuko saioan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 25a, 09:26
Zapatu goizeko saioan Eltzian, taldeka banatuta (Argazkia: Tapuntu).

Beste emakume etxeetara egindako bisitetan ikusitakoa partekatu eta Oñatikoak ere eman ditzaken aukerak jarri zituzten mahaigainean. 50 emakumetik gora elkartu ziren. Otsailean, aukera horiek Oñatira ekarri eta erabakiak hartzeko garaia izango da.

Oñatiko Emakumion Etxia Eraikitzen parte-hartze prozesuaren saio berri bat egin zuten joan den zapatu goizean Eltzian. 50 emakumetik gora elkartu ziren eta talde ezberdinetan banatuta, prozesura orain batu direnei aurreko fasean bizitako guztia kontatzeko tartea hartu zuten azaroan antolatutako bisitetan parte hartu zuten kideek.

Hain zuzen ere, bisita horietan –Azpeitia, Zumaia, Hernani eta Donostia– ikusitakoa "kontatzeko beharra" ikusi zuten eta horixe izan zen zapatuko batzarraren oinarria. Herri horietako emakumeen etxeak eskaintzen dutena partekatu zuten. "Aukera guztiak mahaigaineratzeko momentua da hau, beste esperientzien bidez piztu zaigun ilusioa partekatzeko eta joan ezin izan zutenei bertan jasotako informazioa eta izandako bizipenak kontatzeko momentua", zioen Udaleko berdintasun teknikari Jone Arriolabengoak. Emakumeen etxearen gaineko informazio orokorraz ere egin zuten berba.

Aukera denak mahai gainean jarrita, otsailetik aurrera hurrengo fase bati ekingo diote. Gaikako saio ezberdinen bitartez, aukera horiek Oñatira ekarri eta erabakiak hartzen hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak