Aise menderatu du Aloña Mendik Askartza: 28-19

Mireia Bikuña 2023ko urt. 21a, 20:03

Oñatiarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute Leioako taldearen kontra, lepo beteta zegoen Zubikoan. Sailkapenean bost punturekin daude orain.

Hain justu ere bi taldeek sailkapenean zuten egoerak aurreikusten zuen partidua parekatu izango zela. Biak ala biak, azken postuetan eta hiruna punturekin. Hala, lehen bost minutuetan berdinketa nagusitu da markagailuan. Baina, hamargarren minututik aurrera Aloña izan da nagusi. Poliki-poliki, baina, atzera begiratu barik abantaila handitzen joan da: 8-5, hamaikagarren minutuan; 11-7, hamaseigarrenean; eta 16-8, atsedenean.

Lehen zatian erasoak gailendu zaizkie defentsei. Aloñaren erasoa oso eraginkorra izan da, eta Askartzaren defentsa oso motela. Era berean, aipagarria da etxekoen atezainak egindako lana: geldiketa oso onak egin ditu.

Bigarrena, oso antzekoa

Lehenengoaren bidetik joan da bigarren zatia. Hasi eta berehala, hamar goleko errenta hartu dute etxekoek (18-8), eta margen horretan ibili dira, bigarren zatiko ia minutu gehienetan (19-9, 20-10, 21-11 eta 22-12).

Azken minutuetan bizkaitarrek apur bat estutu dute, baina, puntuak etxean geratu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak