Haurrentzako antzerkia izango da domeka arratsaldean

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 20a, 13:00

'Munduari itzula 80 egunetan' antzerkiko une bat. Argazkia: Glu Glu konpainia

Glu Glu taldearen eskutik, 'Munduari itzulia 80 egunetan' antzezlana izango da ikusgai Santa Ana antzokian domeka arratsaldean (17:00)

Domeka arratsaldea etxeko txikienei zuzendutakoa izango da, Glu Glu antzerki taldeak 'Munduari itzulia 80 egunetan' antzezlana eskainiko du-eta Santa Ana antzokian, arratsaldeko bostetan hasita; emanaldi bakarra izango da. Ordubete inguruko antzerkia izango da eskainiko dutena eta, azken egunetako eguraldi txarrari aurre egiteko, familiarekin batera edo lagunen artean gozatzeko aukera paregabea izango da igandekoa, inolako dudarik gabe.

Ikuskizunaren abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua da, Jules Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den moduan, Ugaitz
Alegria aktoreak zuzentzen duen
antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala da.
Hain zuzen ere, antzerkia ikustera joan nahi dutenek sarrerak jadanik eskuragarri dituzte Oñatiko Udalaren webgunean, www.oñati.eus-en, eta 4 euro ordaindu beharko dituzte sarrerak lortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak