Hastapen saioetan parte hartu ahalko da kiroldegian

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 20a, 16:00

Pilates eta gimnasia hipopresibo saioak izango dira, hain zuzen, hastapenekoak.

Pilates saioak datorren urtarrilaren 31n hasiko dira, astelehena, eta beste hiru saio izango ditu: otsailaren 2a, osteguna; 7a, asteartea; eta 9a, osteguna. Gimnasia hipopresiboko saioak, berriz, bi izango dira, eta biak otsailean: lehena otsailaren 6an, astelehena; eta bigarrena 9an, osteguna.

Parte hartu nahi duenak Zubikoa kiroldegian eman beharko du izena, edo, bestela, 943 71 63 75 telefono-zenbakira deituta ere aukera egongo da. Ez da, ordea, guztientzat lekua egongo, bi lekuetarako plazak mugatuak izango direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak