Bihar irekiko dute Aloñako Igoeran izena emateko epea

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 20a, 11:00

2022ko Aloñako Igoerako irteera unea. Argazkia: Imanol Soriano

Aurten, apirilaren 18an jokatuko da Aloñako Igoera eta urtero bezala plaza mugatuak izango ditu lasterketak.

Datorren apirilaren 23an jokatuko da 2023ko Aloñako Igoera eta antolatzaileak prestaketa-lanetan ari dira eguna iritsi bitartean. Bihar, korrikalariak hainbeste itxaroten ari diren eguna iritsiko da, izena emateko epea zabalduko baitute. Eguerdiko hamabietan irekiko dute izena emateko epea eta www.sailkapenak.com webgunearen bitartez egin beharko da.

Urtero 300 korrikalarik baino gehiagok parte hartzen dute Aloñako Igoeran. Bertan izan nahi dutenek kontuan izan beharko dute izena emateko zerrenda mugatua dela eta azkar ibili beharra dagoela, agortu egiten direlako dortsalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak