Trafiko istripuak saihesteko hitzaldia ikasleentzat bihar

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urtarrilaren 19a

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don’t be Dummy/Zukez duzu ordezkorik izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta EAEko ikastetxe ez-unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude.

Bihar goizean (11:15) Oñatin izango dira, Santa Ana antzokian, eta Txantxiku Ikastolako Oñati BHI institutuko ikasleek hartuko dute parte saioan.

Ekitaldian zenbait lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera egongo da: Jon Zuloaga, udaltzaina; Aitor Otamendi, suhiltzailea; eta Alaitz Arbilla, trafiko istripu baten ondorioz
bizkarrezur-muineko lesioa duen
neska. Bestalde, ekitaldian zehar testigantza gehiagoren bideoak ikusteko aukera izango dute ikasleek. Saio horiek gazteen barnea mugitzea dute helburu, eta kontzientziazio-lana egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak