Euskaldunen historia hobeto ezagutzeko aukera

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 23a, 15:00
Pasa den astelehenean egindako bisita gidatuko irudia. Argazkia: Iñaki Idigoras

Nabarralderen 'oñatiko sustatzaileek' erakusketa eta hitzaldi zikloa antolatu dituzte datozen asteetarako

Oñatiko Nabarralderen sustatzaileek urtero antolatzen dituzten Geuk jardunaldien laugarren edizioa izango da aurtengoa eta martxan da jada. Euskaldunen historia zein izan den ezagutzeko, erakusketa eta hitzaldi zikloa antolatu dituzte aurtengo; astelehenean ekin zioten jardunaldiei, erakusketarekin.

Habitat izena dauka erakusketak. Begirada lur eremu honetan jarrita dago, gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, erromatarren garaitik, Bigarren Karlistaldia amaitu bitartean. Gainera, mapa bidez erakutsiko da nola sortu zen erresuma eta nola kendu zuten, gaur egungo egoerara iritsi arte. Erakusketa Beñi Agirreren eskutik izango da eta astelehenean egin zuten lehena; beste aukera bat urtarrilaren 31n (18:00) izango da. Horrez gain, DBH-4ko ikasleek ere aukera izango dute euskaldunei buruz gehiago jakiteko, bisita gidatuen bitartez.

Hitzaldi zikloa

Jardunaldien bigarren atala hitzaldi zikloa izango da. Asteazkenean hastekoak ziren, Iñaki Sagredoren Nafar estatua defendatzen, Gipuzkoatik Amaiurrera hitzaldiarekin, baina den boraleak atzeratu egin du hasiera; hitzaldia otsailaren 10ean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Horrez hain, beste bi hitzaldi egongo dira: lehena, hilaren 24an (19:00) kultura etxean, Asisko Urmenetak eskainiko duena, Euskaldunak, estatu(tu)ak ba(na)tuak; eta hurrengo egunean, kultura etxean (19:00), Aritz Ibarrak eta Iñigo Larramendik Gasteiz 1200 komikiaren aurkezpena egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak