Arreta sozio-sanitarioko eskolak emango dituzte Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 17a, 11:43

Adineko pertsona bat (Argazkia: rawpixel).

Arreta sozio-sanitario arloko prestakuntza ikastaroa antolatu du Oñatiko Udalak, Elkarzabal Integraziorako Elkartearekin, Bidebarri laneratze enpresarekin eta Bastida akademiarekin elkarlanean. 450 orduko ikastaro teoriko-praktikoa izango da eta hori gaindituta profesionaltasun ziurtagiri ofiziala jasoko dute ikasleek.

Urtarrilaren 23an hasi eta uztailera are izango da. Eskolak Zubillagako Olaburu zentroan emango dira, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 17:45etara, eta praktikak eskualdeko egoitza eta gizarte erakundeetan lotzen saiatuko dira.

Bilera, gaur

Kurtsoari buruzko informazio bilera gaur, martitzena, hilak 17, egingo dute, Olaburun, eta han eman daiteke izena. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko bidea: 943 00 31 98. Gehienez 15 lagunek egin ahal izango dute ikastaroa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak