2023/01/25 18:00 - 20:00

Topaketa

Aulkiak-2: kirol eta ingurumen arloko eragileak

Aulkiak-2: kirol eta ingurumen arloko eragileak
Euskaldun Berria gela, Oñati

Herriko talde eta eragileek elkarren artean duten lotura edo harremana ezagutu eta horrek herrian nola eragiten duen aztertuko da. Baina diagnostikoa egitera mugatu barik, eragileen arteko elkarlana sustatzeko dauden indarguneak, gabeziak edo beharrak eta aukerak ere jarriko dira mahai gainean, eta elkarrekintza hori areagotzeko proposamenak egiteko aukera egongo da. Oraingoan, baina, sektoreka egingo da, gai-multzoka, amankomunean izan ditzaketen ezaugarri, erronka, indargune, behar eta abarrei zehatzago heltzeko balio dezake, eta baita informazio eta ideia konkretuagoak partekatzeko ere. Gaurko saio irekian kirol eta ingurumen arloko herriko eragile sozialak elkartuko dira: kirola, ekologia/ingurumena,
zientzia, nekazaritza/abeltzaintza/basoen kudeaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak