Lan-saioak egingo ditu EH Bilduk, "ekintza-plana marrazteko"

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 16a, 10:19

EH Bilduren herri batzarra (Argazkia: Oñatiko EH Bildu).

Gaur, astelehena, hasita, hamaika bilera egingo dituzte, gaika. Koalizioaren lokalean izango dira, kale Barrian.

"Herri proiektua indartzeko eta doitzeko" prozesuarekin jarraitzen du EH Bilduk eta lan-saio irekiak egingo ditu urtarrilean eta otsailean, "ekintza-plana marrazteko". Saio horien helburua izango da "diagnostikoa oinarri hartuta ekintza-planerako erronkak identifikatzen hastea". Koalizioaren bilgunean izango dira saioak, Kale Barrian, eta herritar guztiendako izango dira.

Saio bakoitzean gai bat jorratuko dute. Adibidez, urtarrilaren 16an, hurrengo astelehenean, izango da lehen jardunaldia eta kultura izango dute hizpide. Otsailaren 1era bitartean, berdintasuna, kirola, sozioekonomia, euskara, lurralde antolaketa, hezkuntza eta gazteria landuko dituzte.

Joan den maiatzean abiatu zuen prozesua EH Bilduk. Azarora bitartean, aurreko urteetako balantzea eta diagnostikoa egin zuen, eta orduan hori aurkeztu herri batzarrean, ekarpen gehiago jasotzeko tailerrarekin batera. Orain, gaiak jorratzeko lan-saio irekiak egingo ditu.

Agendan dago sartuta lan-saioen egutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak