Felix Buff dago Rüdiger proiektuaren atzean –Willis Drummond taldeko bateria jolea–. Talde formatuan etorri dira gaur Oñatiko Gaztelekura: rock, folk, brit-pop... eta bestelako doinuak sortu dituzte, entzuleen gozamenerako. Eguerdiko emanaldia izanda, entzuleen artean ume asko egon dira Rüdiger entzuten.