Oñati da protagonista Ibon Martinen azken liburuan

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 13a, 14:30

Argazkia: Gorka Nalda

'El ladrón de rostros' nobela beltzak oñati du abiapuntu; gaur (19:00) aurkeztuko du, Santa ana antzokian

Ibon Martin idazle donostiarrak astean argitaratu du El ladrón de rostros nobela beltza, haren azken lana. Aurreko liburuak kostaldean kokatu zituen Martinek, baina oraingoan, Oñatin gertatutako hilketa bat izango da nobelaren abiapuntuan. Gaur iluntzean, Santa Ana antzokian (19:00), noblearen aurkezpena egingo du idazleak berak.

Aurkezpena interesatzen zaion irakurle orori dago zabalik, eta herriko liburu-denda guztiek gonbidapena jaso dute bertan egoteko; hala, behin saioa amaitutakoan, bertaratzen diren
guztiek liburua erosteko auke
ra izango dute. Idazleak, gainera, liburuak sinatuko ditu aurkezpena bukatutakoan; aukera ezin hobea, horrenbestez, Ibon Martin bertatik bertara ezagutzeko.

Elkarrizketa 'Puntua'-n

Oñatin kokatutako istorioa izanik, Goienak donostiarra elkarrizketatzeko aprobetxatu dute eta solasaldi hori irakurtzeko aukera egongo da gaur banatu den Puntua aldizkariaren zenbaki berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak