Egubakoitzean da urteko lehen odol ematea

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 11a, 10:55
Odola ematen.

Aurreko urteetan moduan, MUko enpresagintza fakultatean izango dira odol emateak, hilean behin, abuztuan izan ezik. Hitzordua aurrez eskatu beharko da.

Pandemiagatik hasi ziren odola emateko hitzordua aurrez eskatzen, modu horretara ez direlako lehen sortzen ziren ilarak egiten eta emaileei sistema hori gustatu zaielako. Horrela, aurtengo odol ateratzeetan ere aurrez deituta hartu behako da hitzordua. Odol emate egunean bertan elkartearen telefonora deitu eta hitzordua hartu behar da, 08:30etik 13:30era. Hauxe da telefonoa: 943 00 78 84.

Guztira hamaika odol ateratze egingo dituzte Oñatin 2023an, hilean bat, abuztuan izan ezik. MUko enpresagintza fakultatean izango dira, 16:30etik 20:30era. Urteko lehena egubakoitzean da, urtarrilak 13. Maskara jantzi behar da odola emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak