Pertsonek zahartze prozesuan dituzten premiak eta horiei erantzuteko proposamenak izango dituzte gaur hizpide Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 11a, 07:44

"Zaintza beharrak izanda ere euren etxeetan edo etxean bezala bizitzen jarraitu nahi duten pertsonek dituzten erronka eta gakoei buruz" hitz egitera datoz hurrengo astean Matia Institutu Gerontologikoko bi ordezkari Oñatira, bertako EAJk gonbidatuta. Gaur da hitzaldia, Santa Anan.

Pertsonek zahartze prozesuan dituzten premia beharrei erantzuteko proposamenak azalduko dituzte Matia Institutu Gerontologiko ordezkariek: "Gaur egun, beharrezkoa da iraupen luzeko zainketen eredua aldatzea, pertsonen lehentasunei eta beharrei erantzuteko".

Oñatiko EAJk gonbidatuta etorriko dira Erkuden Aldaz Arroyo, Matia Institutuko zuzendari-kidea; eta Maider Azurmendi Ormazabal, Etxe eta Komunitate arretako zuzendaria. Saio honkin, Oñatiko Alderdi Jeltzaleak jarraipena ematen dio hitzaldi zikloari. Hitzaldia gaur da, 18:30ean, Santa Ana antzokian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak