Malen Osa, Salomon etxearen 'Future Team' egituran izango da aurrerantzean

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko urt. 8a, 11:36

Maiatzean fitxatu zuen Salomon etxearekin eta lortutako emaitza onak, bere ibilbidean beste pauso bat emateko aukera eman dio. Aurrerantzean Future Team taldearen egituran egongo da.

Denbora darama Malen Osak emaitza eta lorpenak pilatzen, besteak beste Mont Balnc-eko maratoiko 23 kilometroko proban azkarrena izan zen. Emaitza horiek oihartzuna izan dute eta bere ibilbidean beste pauso bat emateko balio izan dio. Maiatzean, Salomon etxearekin fitxatu zuen eta Next Generation , atleta gazteak batzen dituen taldearen egituran sartu zen. Oraingoan berriz, Salomon taldearen barruan, Future Team egiturara pasako da. Salomonek Espainiako taldea eta nazioarteko taldea ditu eta Future Team bien tartean kokatzen den trantsiziozko talde bat da. Etxe honek atleta batzuk aukeratzen ditu trantsizio horretarako, etorkizunari begira nazioarteko taldean egoteko aukerekin ikusten dituztelako eta horietako bat da Malen Osa.

"Aukera bat bezala hartzen dut"

GOIENA, korrikalari oñatiarrarekin izan da albistearen inguruan berba egiteko eta normala den moduan pozik azaldu da: "Motibazio handia da niretzat honek erakusten duelako jendeak konfiantza duela nigan". Era berean, "aukera bat" bezala hartzen du Osak etapa berri hau eta "presiorik ez" duela ere gaineratu du. Aldaketak handiak izango ez diren arren baliabideak areagotu eta hobetuko zaizkio. "Baliabideak oso onak izango dira aurrerantzean, besteak beste materiala, bidaiak edota training camp-ak nazioarteko atleta onenekin batera" dio Osak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak