'Ikustezinak' musikala taularatu du Ganbara kantu eskolak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urt. 8a, 11:23

Halloween jaian girotutako ipuin musikatu hau euskaratu dute eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrei nahiz familiei zuzendutako lana da. Atzo arratsaldean, Santa Anako oholtzan eskaini zuten emanaldia 32 lagunek.

Ganbara kantu eskolak urteko lehen emanaldia eman zuen atzo arratsaldean, eta Santa Ana jendez bete zen 40 minutuko ipuin musikatua ikusteko. Gabon inguruan eskaini ohi du Ganbara kantu eskolak Broadwayko musikal baten egokitzapena. Aurtengoan Ikustezinak aukeratu dute eta Aitor Bian-Bidarte Ganbara faktoriako zuzendari artistikoak adierazi du azken hiru hilabeteetan prestatu dutela emanaldia.

Hiru hilabete horien ostean, ikusleen erantzuna jaso zuten atzo bertan, eta Biain-Bidarte gustura agertu da egindakoarekin: "Umeak, familiak eta gu geu ere oso pozik gaude emaitzarekin".

Ipuin musikatu honek etxe abandonatu batean gertatutako istorioa kontatzen du. Bertan irakasle eta ikasleek era guztietako animaliak ezagutzen dituzte: armiarmak, saguzarrak, zizareak eta sugeak, besteak beste. Musikal honekin transmititu nahi izan dute aipatutako intsektuak bizitzan beharrezkoak direla.

Taula gainean aritutakoak mozorrotzeaz gain, txontxongiloak erabili zituzten animaliarik txikienak irudikatzeko, eta argiztapen bereziz nahiz proiekzio efektuz honitu zuten Santa Anako oholtza.

Musikalaren ostean, photocall-a egon zen bertaratutako umeek pertsonaiekin argazkiak atera ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak