Parrokiak antolatu du aurten Errege Magoen harrera ekitaldia. Santa Ana antzokitik irten eta, kanpai hotsez lagunduta, San Migel parrokiraino joan dira, oinez. 12:00etan, eguerdian iritsi dira parrokiara eta hango klaustroan hartu dute lekua. Umeak gerturatu zaizkie han eta euren gutunak jaso dituzte. Baita beharra duten haurrei emateko gutunekin batera umeek eramandako jostailuak ere. Parrokiara joan aurretik, 10:00etan, San Martin egoitzara joan dira.