Gabonetako abestiak izango dira protagonista domekako 'Illuminations' kontzertuan

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 2a, 16:47

Ganbara Faktoriaren izenpean Illuminations emanaldia eskainiko dute Hots Abesbatzak eta Aequus Ensamble taldeak urtarrilaren 8an, Bidaurretako monasterioan (19:00). "Gabonetako argiak" izango dituzte hizpide eta ideia hori adierazteko Gabon kanta ezagunak abestea da asmoa, musika sinfoniko korala izanik horretarako bidea. Goiena telebistak eta Goiena.eus atariak zuzenean eskainiko dute emanaldia.

Hots abesbatzako 35 kantariek Aequus Ensambleko sokazko hamabost musikariren eta Amaia Zipitria piano-jolearen laguntzaz abestuko dute. Aurreratu dutenez, Eva Ugaldek taldeari duela urte batzuk idatzitako Elementuen Kantak lehen aldiz orkestratuta entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek. Horretaz gain eskainiko dituzten kanten artean honako hauek daude: Silent night (D. Forrest), Ave verum (F. Poulenc), Days of beauty (O.Gjeilo) eta Akerra ken (Arr:D. Azurza).

Sarrerak salgai daude bost eurotan udal webgunean eta Txokolateixan. Eta Goiena telebistak eta Goiena.eus atariak zuzenean emango dute kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak