Eguerdian etorri dira Oñatira Olentzero eta Mari Domingi. Otadui zuhaiztitik barrena, Kale Zaharretik sartu dira plazara. Trikitilariak eta panderojoleak izan dituzte ondoan, kalejira alaitzeko.
Oñatiko plazan, udaletxe aurrealdean jarri dira eta han hartu dituzte herriko umeak. Pozik eta urduritasun puntuarekin igo dira txikitxoak Olentzero eta Mari Domingiren altzora. Goxokiak jasota itzuli dira gurasoengana.
Gaur gauen Oñatiko etxeetara egingo dute bisita opariak banatzeko.