Kimu-Urtxin loradendak irabazi du Oñatiko XV. Erakusleiho Lehiaketa

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 23a, 22:07

Oñatiko alkatea den Izaro Elorza, Kimu-Urtxin lora dendako arduradunekin

Kimu-Urtxin loradenda izan da aurtengo erakusleiho lehiaketako irabazlea, eta gainera, herritarren eta haurren sariak ere eskuratu ditu. Bigarren saria Andrea Azkoaga Interioristak eraman du eta hirugarrena, Barue Interiorismoak. Udalak 1.800 euro banatu ditu saritan.

Andrea Azkoaga Interioristak irabazi du bigarren saria, 300eurokoa.

Hirugarren saria Barue Interiorismoak irabazi du, 200 eurokoa.

Lora dendak, 1.300 euro

Kimu-Urtxin lora dendak hiru sari irabazi ditu. Lehen postua eskuratzeaz gain, lehiaketan parte hartu duten herritar eta haurrentzat ere erakusleiho gogokoena bihurtu da. Herritarren saiari dagokionez, guztira 768 oñatiarrek parte hartu dute bozketan eta lora dendak 269 bozka jaso ditu, boto guztien %35. 500 euroko saria jaso du saltokiak. Bestalde, aurten lehenengo aldiz eman den Haurren Sarian, bozketan Oñatiko 20 haurrek parte hartu dute eta 5 bozkarekin eraman du lora dendak 300 euroko saria.

Erlazionatuak

Oñatiko Gabonetako erakusleiho lehiaketa, iruditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022 abe 20 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak