Konponduta, istripu baten eraginez izan diren auto-ilarak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko abenduaren 19a

GI-2630 errepidean, Elorregi eta Oñati artean, auto istripua izan da, 18:20ean. Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, auto bat errepidetik atera da eta, ondorioz, emakume bat zauritu da. Anbulantzia istripua izan den tokira bertaratu da. Istripuaren eraginez, auto-ilara handiak izan dira Elorregi eta Oñati bitartean, baina dagoeneko bidea zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak