Aitor Biain Bidartek zuzenduta kontzertu zirraragarria egin dute gaur Musika Bandak eta herriko hainbat abesbatzek. Txalo zaparrada handiena jaso dute amaieran, talde guztiek batera Txoriak txori eta Baga Biga jo eta abestu dutenean. Azken abesti horretan Aitor Garitano izan da bakarlaria.
Musika Bandak hasi du emanaldia The magic mountain eta Holy night, silent night piezekin; ondoren, Hots abesbatzak Days of beauty eta Akerra ken abestu dute; Mirengu Plazaolaren zuzendaritzapean, Oñati Abesbatzak Oi Betlehem eta Madre abestu ditu; eta, Ganbara abesbatzak Madinaren Illeta. Bakarlari lanak Cristina Cubillok egin ditu azken horretan.