Haize handia zegoelako postuak plazatik merkatu plazara mugitu dituzte. Han izan dira, herriko artisauak, euren eskuekin egindako produktuak saltzen. Egurrezko lanak, harriarekin egindako eskulturak, poltsak, belarritakoak, goma eva materialarekin egindako koadernoak, kremak, gozogintza... denetarik saldu dute.