Gasteizen zituen instalazio batzuk saldu ditu Cegasa enpresak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 12a, 13:30

Ekainean sinatu zuten akordioa, eta industria-parkea eraikitzeko lanak martxan daude.

Industria-parke bat eraikitzen hasiak dira Cegasa enpresa oñatiarrak Gasteizen zuen lursail batean, ekainean sinatutako salmenta baten ostean, sektore logistikoari hauspo emateko.

Hain justu, bi fase izango dituzte lanek. Espazioa birmoldatzeko asmoz, bi eraikin birgaituko dira lehenbizi, eta ondoren, gainontzeko eremua ere moldatuko da; era horretan, asmoa da beste enpresa logistiko edo industrial batek ere bertan jardutea. Are gehiago, enpresa horrek 3.000 metroko bulego-eremu bat izango duela jakinarazi du aholkularitza lanean aritu den ProEquity enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak