Plazako kiosko inguruko zoladura eta berdeguneak konpotzeak lortu ditu botu gehien

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 12a, 18:28

Plazako kiosko atzealdea.

Partaidetzazko aurrekontuetan, guztira 849 boto jaso dira, horietatik 818 izan dira baliodunak eta horien erdiak baino gehiago eskuratu ditu plazako kioskoaren eta frontoiaren arteko zoladura berrizteko eta berdeguneak egokitzeko ekarpenak. Datozen bi urtetan, herritarrek proposatutako bederatzi proiektu egingo ditu Udalak.

Oñatiko Udalak 500.000 euro ditu datozen bi urtetan herritarrek egindako proiektu proposamenak gauzatzeko. Diruaren erdia erabiliko du 2023an eta beste erdia 2024an. Oraindik ez du zehaztu urte bakoitzean zein burutuko duen, baina bai azken fasera iritsi ziren 21 proposamenetatik ze bederatzi izan diren aukeratuak bi urte horietan egiteko.

  • Plaza eta frontoi ingurua berriztea. 440 boto (%53,86). Aurrekontua: 121.000 euro
  • Berezao auzoko parkeko mahaiak eta bankuak konpontzea. 421 boto (%51,53). Aurrekontua: 5.400  euro
  • Komun publikoa jartzea ur jolasen parkean, Eltzia parean. 402 boto (%49,20). Aurrekontua: 78.700  euro
  • Herritarrek energia komunitateak so ditzaten Udalak prozesua erraztea. 369 boto (%45,17). Aurrekontua: 40.000 euro
  • Jolas parkeetan elementuak jartzea 8-14 urte artekoendako. 303 boto (%37,09). Aurrekontua: 200.000 euro.
  • Hainbat bizikleta aparkaleku jartzea herrian zehar. 294 boto (%35,99). Aurrekontua: 6.100 euro.
  • Kiroldegiaren aurrealdeko jolas parkean aterpea eta iturria jartzea. 268 boto (%32,80). Aurrekontua: 30.300 euro
  • Iturrigorriko zelaiak garbitzea. 257 boto (%31,46). Aurrekontua: 3.500 euro
  • San Martingo zuhaiztian kalistenia praktikatzeko elementuak jartzea. 148 boto (%18,12). Aurrekontua: 15.000 euro

Udaleko partaidetza sailak adierazi duen moduan, Kurpide gainetik Soraluze hotelerantz doan ibilbide zatia errekuperatzea eskatzen zuen proiektua 6.a izan da boto gehien jaso dutenen zerrendan, baina, hala ere, kanpoan geratu da, proiektu honek 109.000 euroko aurrekontua daukalako, eta aurretik dituen bost proiektuen aurrekontuei batuz gero gainditu egiten zuelako 500.000 euroko muga. Arrazoia berdina da San Martin parkean kalistenia praktikatzeko elementuak jartzea eskatzen zuen proiektuarena (15.000 euroko aurrekontua); aurrera egin du, bozka kopuruaren arabera 17. tokian dagoen arren.

Kanpoan gelditu diren proiektuak dira:

  • Garagaltza auzoan, Kurpide gainetik Soraluze hotelerantz doan ibilbide zatia errekuperatzea. Bozkak: 302 (%36,96)
  • Jaumendirako bidegurutzean oinezkoen irisgarritasuna bermatzea. Bozkak: 214 (%26,19)
  • Barandak jartzea herriko hainbat puntutan: Zubikoa pilotalekua, Zubikoako parkinean eta San Martingo aldapan. Bozkak: 200 (%24,48)
  • Kanpantxoko iturria birgaitzea. Bozkak: 189 (%23,13)
  • Zaharkitutako zakarrontziak aldatzea. Bozkak: 180 (%22,03)
  • Pilotaleku txikia jartzea San Martingo kirol kantxan. Bozkak: 176 (%21,54)
  • Musika grabatzeko aretoa egokitzea Eltzian. Bozkak: 173 (%21,18)
  • Grafittiak margotzea herriko hainbat gunetan. Bozkak: 162 (%19,83)
  • Ibilgailu elektrikoentzako birkarga-puntuak jartzea. Bozkak: 119 (%14,57)
  • Bidaurretako iturria egokitzea. Bozkak: 119 (%14,57)
  • Txakur gorotzak jasotzeko kanpaina egitea. Bozkak: 97 (%11,87)
  • Udal eraikinetan seinale inklusiboa jartzea. Bozkak: 67 (%8,20)

Udalak eskerrak eman gura dizkie bozketan eta prozesuaren gainerako faseetan era batera edo bestera parte hartu duten herritar guztiei.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak