Taldearekin dator Rüdiger urtarrilean Oñatiko gaztelekura

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 14a, 15:21

Rüdiger (Argazkia: Musika zuzenean)

Bere proiektu propioarekin dator Oñatira Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria jolea, talde osoarekin oraingoan. Urtarrilaren 15ean da kontzertua eta sarrerak zapatuan jarriko dituzte salgai.

Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria jolearen proiektua da Rüdiger, eta gaztelekuan egingo du kontzertua urtarrilaren 15ean. Gitarra soinean hartuta, brit-pop, folk, psikodelia eta indie doinuak nahasten dituen Before It’s Vanished lana argitaratu zuen 2020an eta bera aurkeztera etorriko da.

Aurretik ere izana da Oñatin, bertan eskaini zuen proiektu honen lehen zuzenekoa Antixena Gaztetxean eginiko kontzertu bikoitz batean. Bikote formatuan izan zen hura, baina oraingoan talde guztiarekin batera etorriko da eta Joseba Irazoki, Vincent Bestaven, Antonie Philippe eta Mikel Santxez izango ditu alboan gaztelekuan.

Sarrerak sei euro (+gastuak) dira eta abenduaren 17an, 10:30ean jarriko dituzte salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak