Astelehenean piztuko dituzte Gabonetako argiak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abenduaren 10a

Gabonetan argizktatuko dituzten elementuetako bi.

Abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra piztuko dituzte aurten Gabonetako argiak herriko kaleetan. Ohiko tokietan jarri dituzte argi puntuak baina aurten ordutegia mugatua izango da.

Ohiko tokietan jarri dituzte elementuak argiz pizteko: kale Zaharrean, kale Barrian, Atzeko kalean Bidaurretako zuhaitza eta Kalegoienako eta Unibertsitate etorbideko biribilguneak apaindu dira eta plazan, arkuetan eta magnolietan eta udaletxeko fatxadan ere piztuko dituzte argiak; azken eraikin horretan 'Zorionak' irakur daitekeen mezua ere argiztatutako dute.

Abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra egongo dira piztuta, baina ordutegi mugatua izango dute, ez dira gau osoan piztuta egongo. Hernaniko Maykolux enpresari esleitu diote muntatze, desmuntatze eta mantenu lana eta elementu apaingarrien alokairua; 17.424 euroko da aurrekontua..

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak