Bizkaiko kostara egingo dute Oñatiko mendi sailak antolatutako urteko azken irteera

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 8a, 11:32

Billano lurmuturra (Argakiza: Flickr)

Plentzia, Gorliz, Billano lurmuturra, Ermua eta Armintza ezagutuko dituzte Aloña Mendiko mendi sailak abendurako antolatu duten irteeran. Urteko azkena izango da.

Aloña Mendiko mendi sailak antolatutako urteko azken irteeran, Plentziaraino joango dira zuzenean Oñatitik. Ibaia jarraituko dute dan, Plentzia eta Gorliz artean. Hondartza bukatutakoan, itsas ertzetik jarraituko dute Billano lurmuturreraino, bunkerrak ikusiz.. Ermua tontorra –289 metro– ere zapalduko dute eta handik, handik Armintzako portura jaitsiko dira. Abenduaren 18an izango da irteera, 08:00etan postetxetik abiatuta. Amaieran, bazkaria egingo dute.

Guztira hamabi kilometro dituen ibilbidea, erraza, lau ordu inguruan egiteko modukoa. Joan gura duenak abenduaren 15a aurretik eman beharko du izena Aloña tabernan edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidean. Bazkideendako prezioa da, hamar euro. Derrigorrezkoa da mendian federatuta egotea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak