"Sistema oligopolistekin amaitu" izenburuarekin egingo dute energia burujabetzaren inguruko hitzaldia Oñatin datorren astean.
Hizlaria Isidro Esnaola izango da eta egun energia sistema nola dagoen eratua eta enpresa gutxi batzuek duten boterearen inguruan jardungo dute, besteak beste. Martitzenean, abenduak 13, izango da hitzaldia, kultura etxean, 18:30ean, Trapu Zikinak Astintzen taldeak antolatuta.