Amaitu du Oñatiko EH Bilduk zerrendaburua hautatzeko barne prozesua eta bilkideek Izaro Elorza Arregiren hautagaitza berretsi dute Oñatiko EH Bilduko zerrendaburu izateko. Alkategaia hautatzeko barne prozesuan erakutsitako babesagatik eskerrak eman ditu Izaro Elorzak eta "lanean jarraitzeko gogoz" dagoela esan.