Txokolate beroarekin eta kantuz ospatu dute Euskararen Eguna, bezperan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abenduaren 2a

Euskararen Eguna ospatuko da bihar, baina aurreratu egin dute Oñatin, gaur egin baitituzte ekintzak.

Ikastetxeetako guraso elkarteek 125 litro esne eta 25 kilo txokolate erabili dituzte txokolate beroa egiteko, eta doan banatu dute herriko plazan, 17:45tatik aurrera. Ikasleek, berriz, 30 bizkotxo egin dituzte saltzeko. Ondoren, arratsaldeko seietan, euskal abestien txanda izan da, udaletxepean aritu baitira kantuan herritarrak, musikariekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak